XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nor genuen Harrixabalet ori? Apez ospetsu bat.
Beronen inguruan ainbat kondaira ta erri-ipui eio ziran: Engrazi Pelento, Etxahun koplari famatuaren emaztea ere onen illoba zan, anitz buruko min ekarri ziona noski.
Ipui, elezar eta gorabera guztiak Konstantin`ek bildu ta molda zizkigun.
Zubero`ko izkelgi barruan idatzi zuen, naiko gazigeza ta pipermintsu.
CHARLES BECAS (1847-1911) Ainhoa`n sortu zan, 1847-7-26`an, erriko elizari aurrez-aurre datzan Yoniorenea etxean.Gurasoak eta aurretikoak ba-zuten izen ona errian; eta famili ontatik jalgiak ziran, zugatz-ondotik altxuma lez, bi elizgizon: Charles bata, Yoniorenea`ko len-semea, ta Alberto bestea, Azkain, Donibane-Garazi, Ziburu, Esterenzubi ta Urkarai`n arima-zaintza egiña.
Karlos, Larresoro`n eliz-karrera osotu ta apaiztasuna artu ondoren, Baigorri`ko bikario izentatu zuten, bi urte berton egiñik.
Kargu berdiñaz lan dagi, gero, Biarritz`eko Martin deunaren elizan, zortzi urtetan.
1883`an Ahetze`n daukagu, eta pozik bere poesi baten dioanez.
Etzan emen luzaro egon; Bidarte`n daukagu, bada, andik laster arimazai.
Erroak zitun ia egiñak Ahetze`n, eta artzaiñen artzaiñak deadar:(...).